LH 5: datorren ikasturterako ordenagailu eramangarria

Familia agurgarriak:

Ikasturte honen amaierara iristen ari garen honetan, datorren urteari begira jarriak gaude jada. Dakizuen bezala, gaur egungo hezkuntzan tresna digitalak funtsezkoak dira ikasleen garapenerako eta ikasgai desberdinetan lantzen diren gaitasunak bermatzeko. Hori dela eta, datorren ikasturtean Lehen Hezkuntzako 6. mailan hasiko diren ikasle guztiek ordenagailu eramangarria beharko dute.

Gailu guztien kudeaketa, mantentze-lanak eta segurtasun-iragazkiak egokiak direla ziurtatzeko, ikastolak bideratuko du ordenagailuen erosketa. Modu honetan, ikasle guztiek gailu bera izatea bermatuko dugu.

Hau guzti hau bideratzeko, prozesuaren urratsak honako hauek izango dira:

  • Ordenagailu eramangarrien erabilerarako arautegia jaso eta irakurri: datozen egunetan ordenagailuaren erabilera- eta erosketa-kontratuak jasoko dituzue etxean zuen seme-alaben bidez, bi ale berdin dira, bat zuentzat izango da eta bestea ikastolan gordeko da. Garrantzitsua da dokumentua ondo irakurtzea.
  • Betetzea eta sinatzea: arautegian eskatzen diren datuak bete. Amak, aitak edo legezko tutore batek sinatu beharko ditu bi aleak eta baita ikasleak ere. 
  • Ikastolara bueltatu: Behin beteta eta sinatuta daudenean, ikasleak ekainaren 11an ekarri beharko ditu ikastolara, bere tutoreari eskura entregatzeko.

Irailetik aurrera, datozen 5 ikasturteetan, “digitalizaziorako ekarpena” deritzon kontzeptupean egingo da ordainketa, hileroko 8-10€ko kuota baten bidez. Irailera arte ezin dugu jakin kuotaren kopuru zehatza zein izango den.

Zalantzarik edo galderarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatzita.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen kolaborazioagatik eta gure hezkuntza-proiektuan erakutsitako konfiantzagatik.

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastola