Bagoaz aurrera, dagoeneko azken aurrekoarekin gatoz gaur.
Baina aurretik hirugarrenaren erantzuna:
Hezkuntza Ministerioko ikuskatzaileak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa Seaskako guraso eta irakasleak aurkitu zituzten atean, eskolako sarrera blokeatzen.
Piarres Larzabal idazlea Azkainen jaio zen eta Azkaingoa da Panpi Ladutxe pilotari haundia ere.
Panpi Ladutxe 1988an izan zen binakako txapeldunordea, Retegi II eta Errandonea pilotari nafarren aurrean galduz.
Bietatik gazteena, Errandonea, Berakoa da.
Eta Beran, ihauterietako igandean inude eta artzaien konpartsa ateratzen da, non mutikoak neskaz mozorrotzen diren, eta neskak, berriz, mutikoz.
Eta orain bai, bosgarrena:
Artista Euskaldun batzuk Azken Dantza biran murgilduta daude egun hauetan.
BECn bukatuko den bira horretan Bergara eta Lesakan ere joko dute.
1. galdera: Zein arrazoi aipatu dituzte artista hauek bi herri horiek biran sartzeko?
Talde Algortar batek artista hauen bertsio bat egina du duela urte batzuk, eta orain, bere azken diskoan beste talde mitiko baten bertsio bat sartu du, non talde horren abeslariaren kolaborazioa izan duen.
2. galdera: Zein abestiren bertsioa da eta zein da abeslaria?
Bueno eta orain beste galderatxo bat: Igande honetan buruz buruko finala jokatuko dute Dariok eta Artolak, zein izango da emaitza?
Aurreko bi galderak ondo izanez gero, azken honetan gehien hurbiltzen denak puntu gehigarri bat izango du aste honetan (beti ere partida baino lehenago erantzunez gero noski).
Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:
euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.






