LH 2: Irteera

Kaixo familia:

Ekainaren 5ean, ostirala, mendi-buelta txiki bat egingo dugu.

Egun osoko irteera izango da, beraz, goizean irten eta arratsaldeko 16:30erako ikastolan bueltan izango gara. 

Ibiltzeko eta jolaserako arropa eta oinetako egokiak beharko dituzte zuen seme-alabek. Bestalde, hamaiketakoa, bazkaria eta ura eraman beharko dute (gogoratu, ikastolako piknika eskatu dutenei, bazkaria ikastolan banatuko diegula baina motxila etxetik ekarri beharko dutela).

 

Eskerrik asko!

 

LH 2ko tutoreak