Mezu honen bidez, Gure Haurrak ere Badira taldeko Markel Elortzak Palestinako gatazka ulertzeko Elkar argitaletxearekin argitaratu berri duen liburuaren, Olibondoaren Herriaren, aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.
Aurkezpena maiatzak 15ean,ostiral honetan, izango da, 19:00etan, Hitz liburu-dendan. Bertan izango dira, halaber, Durangoko familia euskaldun palestinarra den Hawari familiako kideak ere.






