Kaixo, familia:
Dakizuen bezala, aurten Zuhatzara irteera egingo dugu. Gau biko irteera izango da.
NOIZ: ekainaren 3, 4 eta 5ean (asteazkena, osteguna eta ostirala).
IRTEERA: asteazkenean goizeko 9etan gelan elkartuko gara.
BUELTA: ostiralean 17:00ak aldera iritsiko gara ikastolara.
GASTUA: ekaineko kuotarekin batera 147 euro kobratuko zaizue.
ERAMAN BEHARREKOAK:
-
3 egunerako arropak
-
Txankletak (edo/eta eskarpinak)
-
2 bainujantzi
-
2 toalla (ur ekintzetarako eta dutxarako)
-
Lo zakua
-
Linterna
-
Bisera
-
Eguzkitako krema
-
Nezeserra: txanpua, hortzetako eskuila…
OHARRAK:
-
EZIN DA ERAMAN EZ TELEFONORIK, EZ GAILU ELEKTRONIKORIK, EZ DIRURIK EZTA LITXARRERIARIK ERE.
-
Ikasle bakoitzak Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia tutoreari eman behar dio irteera baino lehenago. Edozein arazo izanez gero, tutorearekin harremanetan jarri.
-
Ikasleren batek janariren bat ezin badu jan edo dieta berezia behar badu, medikuaren ziurtagiri bat eraman behar du irlako medikuak dieta berezia jarri ahal izateko. Informazio hau ahal bait arinen tutoreei jakinaraztea eskertuko dizuegu.
Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.





