LEHEN GALDERA: IKASTOLAKO EUSKARAREN ZORTZIGARREN GINKANA

LEHEN GALDERA

Aurreko buletinean esan bezala,  Euskara  Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren zortzigarren  edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat:

Bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako gaurtik hasita, 6 astetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da. Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

                     euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta  ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.

6 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak EUSKAL PRODUKTUEN OTZARA EDERRA jasoko du.

Hemen doa lehen galdera (galdera erraza hasteko):

Aurreko larunbatean Arabar Errioxako musika talde batek kontzertua eskaini zuen Madrilen 15.000 lagunen aurrean, kontzertu horretako gonbidatuen artean kantari galiziar bat aritu zen.

Ba kantari horrek kontzertua eskainiko du Euskal Herrian maiatzean zehar. 

Zein da kantaria, eta noiz eta non izango da kontzertu hori?