2017an jaiotako ikasleak: kirol aukeraketa 2026-2027 ikasturterako

2017.urtean jaiotako ikasleak 2026-2027 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute. Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:

TALDE KIROLAK:

Eskubaloia:

  • 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 18’00-19’00.
  • Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.

Futbola:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak 17’00-18’15 Ikastolan.
  • LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.

Saskibaloia:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 17’00-18’00.
  • Lehenengo fasea 3×3 jokatuko dute eta hurrengoak 5×5.

 

BANAKAKO KIROLAK:

Xakea: Astelehenetan 17’00-18’00.

Atletismoa (asteko bost egunetan aukeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.

Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.

Txirrindularitza (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Ciclista Duranguesa Klubean egingo da zuzenean.

 

MATRIKULA

Gogratu: martxoaren 27tik apirilaren 21ra bitartean.

 

KIROL AUKERAKETA GALDETEGIA 2026-2027