DBH4: Eski irteera (eguraldiagatik bertan behera gelditzen bada, Urkiolara)

Kaixo familia:

Datorren martxoaren 26an, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, Valdezcaray eski estaziora joango gara eskiatzera. Ekintza honetan, arloan landu beharreko baina ikastolan landu ezin diren eduki batzuen gainean  egingo dugu lan; beraz, garrantzitsua da parte hartzea. Eguraldiaren eta elur baldintzen arabera, posible da ekintza hau bertan behera utzi behar izatea. Aldaketarik balego, hurrengo buletinean jakinaraziko dizuegu. Irteera honen alternatiba Urkiolara irteera egitea da. Plana edozein izanda ere, hementxe bidaltzen dizkizuegu jakin beharreko guztiak.

Gogoan izan norbaitek ezin badu parte hartu, pisuzko arrazoi bategatik izan beharko da eta lehenbailehen justifikatu beharko du.

ESKI IRTEERA

Ekintza hau burutzeko, ikasleek, ondorengo materiala ekartzea komeni da:

  • Bazkaria (irteera ordua oso goiz dela kontuan izanik, ezinezkoa da ikastolako jantokiko bazkaria prestatzea egun horretan.)
  • Eguzkitarako betaurrekoak
  • Eskularruak (sendo xamarrak)
  • Zira edo anoraka
  • Txanoa
  • Prakak (eskiatzekorik lortzen ez duenak txandala erabil dezake)
  • Eguzkitik babesteko krema
  • Aldatzeko arropa: kontuan harturik erortzerakoan busti egingo direla, eta eguraldiaren arabera izerdia ere bota dezaketela, aldatzeko arropa eramatea komeni da.

 

Irteera honetara autobusez joango gara, eta ikastolatik ateratzeko eta heltzeko orduak ondorengoak izango dira:

  • Irteera: 06:45ean (orduan irteteko, lehenago bertan egon, mesedez)
  • Itzulera: 19:00ak inguru ikastolan.

Ekintza honen prezioa  58€koa  izango da :

  • forfait-a (pistetako oinarrizko asistentzia asegurua barne)
  • material alokairua, kaskoa barne
  • 2 orduko ikastaroa
  • autobusa.

Diru hori hilabete bukaerako kuotan pasatuko zaizue.

 

URKIOLARA IRTEERA

Datorren martxoaren 26an, Gorputz Hezkuntza arloarekin loturik, eski irteera bertan behera gelditzen bada, Urkiolara joango gara, Urkiola-Arrazola mendi ibilbidea egitera. Kasu honetan ere, garrantzitsua da parte hartzea. Gainera, hasiko den unitate berriarekin zuzeneko lotura du.

Norbaitek ezin badu parte hartu, pisuzko arrazoi bategatik izan beharko da eta lehenbailehen justifikatu beharko du.

Ekintza hau burutzeko, ikasleek, ondorengoak ekarri beharko  komeni da:

    • Oinetako egokiak (mendiko bota edo zapatilak)
  • Galtzerdi luzeak (oinetakoak baino altuagoak)
  • Ura
  • Bazkaria 
  • Zira edo anoraka

Eguraldia kontuan hartu eta beharrezko izan daitezkenak:

  • Eskularruak
  • Txanoa
  • Betaurrekoak
  • Eguzkitik babesteko krema

Irteera honetara autobusez joango gara, eta ikastolatik ateratzeko eta heltzeko orduak ondorengoak izango dira:

  • Irteera: 8:45ean
  • Itzulera: 16:30ak ikastolan.

Ekintza honen prezioa  14,40€koa  izango da (autobusa).

Diru hori hilabete bukaerako kuotan pasatuko zaizue.

Gorputz Hezkuntzako irakasleak