Kaixo familia,
Gogorarazi nahi dizuegu 16:30etik aurrera HHko ateak itxita egongo direla. Ordutik aurrera ezin izango da espazio horretara sartu.
Horregatik, ezingo zaie garbitasuneko langileei atea zabaltzea eskatu umeen arropak edo bestelako gauzak jasotzeko. Une horretan garbitasuneko langileak beren lana egiten ari dira eta ezin ditugu eten.
Beraz, mesedez, ziurtatu behar duzuen guztia 16:30ak baino lehen jasota duzuela.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta laguntzagatik.
Agur bero bat.





