Kaixo, familia hori:
Datorren asteko buletinean aurtengo udarako Kurutziaga ikastolan lantzen ari garen eskaintzen berri izango duzue.
Ikastolan, Udako egonaldiak (HH3-LH1), Berbarorekin antolatuta, eta Udan Kirola (LH2-LH6) egongo dira ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitartean, txanda ezberdinak asteka eratuz.
Ikastolatik kanpo, ostera, Ikastolen Elkarteko Zirimolak (www.zirimola.eus) antolatutako udalekuen eskaintzari buruzko informazioa zabalduko dugu.





