Durangoko udala: gurasoentzako euskara ikastaroak

Kaixo.

 

Durangoko Udala gurasoei zuzendutako euskara ikastaro taldea osatzeko aukera aztertzen ari da, herritarren aldetik behin baino gehiagotan jasotako eskaerari erantzunez. Horretarako, galdetegi honen bidez gure herriko gurasoen euskara ikasteko behar, interes eta aukerak ezagutu nahi ditugu, eskaintza ahalik eta egokiena diseinatzeko.

 

Ikastaroaren helburua da gurasoek seme-alabekin euskaraz komunikatzeko gaitasuna indartzea, haien ikasketa prozesuan laguntzea edota familian euskararen erabilera sustatzea. Aurreikuspenen arabera, ikastaroa udaberri hasieran hasiko da eta ikasturte amaierara arte luzatuko da. Esperientzia arrakastatsua bada, hurrengo ikasturtean jarraipena emateko asmoa dago.

 
Galdetegia bete eta  guri bidaltzeko azkenengo eguna otsailaren 26a izango da.
 
Galdetegiaren esteka honakoa da: Gurasoentzako euskara eskolak

 

Aldez aurretik eskerrak emanez, zuen interesekoa izatea espero dugu.

 

Durangoko Udaleko Euskara Saila