‘Baxoa Euskaraz’ manifestazioan parte hartzeko deia

Larunbat honetan, urtarrilaren 24an, 15:00etan, Baionako Xaho Kaian, “Baxoa Euskaraz” manifestazioa egingo da, euskara eta gure eskubideen alde.

Egoera larria da: baxoa euskaraz egiteko eskubidea arriskuan dago, eta Ikastolen komunitatearen presentzia ezinbestekoa da. Denok elkartuta, gure ahotsa kalean entzunaraz dezakegu.

Zure parte-hartzea garrantzitsua da: familia, ikasle, irakasle eta ikastolazale guztiak gonbidatzen zaituztegu. Ikastola bakoitzari eta bere komunitateari deia luzatzen diegu mezu hau familia guztiei helarazteko, eta ahalik eta ordezkaritza zabalena antolatzeko: autobusa edo autoa konpartituz eta mezua komunitate osora hedatuz.