Gogoratu, DBHko ikasturteko egutegian zehazten duen bezala eta ikasturte hasierako bileretan azaldu zen bezala, datorren astelehen eta asteazkenean, abenduaren 9an eta 11n, ebaluazio saioen antolaketa dela eta, eskola-ordu jarraia izango dugula DBHn, 8:45etik 14:45era.
Gogoratu, halaber, egun horietan zuen seme/alabak ohiko jantokiko jarduna aldatuko badu, egoera hau jakinarazteko “Jantokiko gora-beheren galdetegia” bete beharko duzuela.





