Dendak Bai elkartearekin zozketa: oharrak

Kaixo, familia hori:

Dendak Bai elkarterekin batera antolatzen dugun zozketari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu:

  • Zozketan parte hartzeko txartela abenduaren 5ean, ostirala, jasoko duzue posta elektronikoz.
  • Abenduko fakturan kobratuko dugu, 20€ familiako.
  • Zozketa osteguna, abenduaren 11, burutuko dugu eta egunean bertan web gunean publikatu eta buletinean bidaliko dizkizuegu emaitzak.
  • Sarituak egokitzen zareten familiak, abenduaren 12tik aurrera pasatu ahal izango zarete idazkaritzatik bonoa jasotzera (ez duzue txartela zertan ekarri).

Edonola ere, zozketan parte hartu gura ez bazenu, galdetegi hau betetzea eskatzen dizugu (abenduaren 4a izango da horretarako azken eguna)