Azaroak 25: Ekintzak

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

Egunero bezala, kurutziaga ikastolan, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean zero tolerantzia adierazten dugu.
Aurten ere, geletan egiten ari garen lanketekin, berdintasunaren, errespetuaren eta askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi nahi dugu, eta tratu onak gure eguneroko hautua izatea lortu nahi dugu. Elkar zaintzea, errespetua, empatia eta berdintasuna gure eguneroko oinarria izan daitezen.

Gure gizartea bidezkoa eta askatasunezkoa izan dadin, ezinbestekoa da ume guztiek aukera berdinak edukitzea. Generoak ez luke inoiz baldintzatu behar inork bere ametsak, gaitasunak edo etorkizuna garatzeko duen eskubidea. Guztiok jaio gara ahalmen berberarekin eta guztioi zor zaigu aukera bera.

Horregatik, garrantzitsua da elkar errespetuz tratatzea: bestearen iritziak entzutea, mugak onartzea eta aniztasuna baloratzea. Errespetua da harreman osasuntsuen oinarria, eta harreman horiek dira gizarte bidezko baten zutabe nagusiak.

Era berean, elkar zaintzea ezinbestekoa da. Zaintza ez da soilik laguntza ematea; elkarri espazioa uztea, sentimenduak aintzat hartzea eta indarkeriarik gabeko harremanak eraikitzea ere bada. Ume guztiak izan daitezke ausartak, adimentsuak, sentiberak edo indartsuak. Ez dago rol bakarrean giltzapetuta egoteko beharrik.

Aukera berdintasuna, errespetua eta zaintza oinarri hartuta, guztiontzako etorkizun hobea eraiki dezakegu.

Guztion artean, ikastola seguruagoa, berdinzaleagoa eta bidezkoagoa eraikitzen jarrai dezagun.

 

Hauek dira Azaroaren 25aren inguruan ikastolan burutuko ditugun ekintzak:

HHn: Ikastolan elkar zaintzeko hitzarmena sinatuko dute ikasleek eta ondoren photocall-ean argazkia aterako dute: elkar ondo tratatzea, entzutea, ez iraintzea…bezalako mezuak zabalduz.

LHn: Geletan hainbat ipuin eta bideo ikusi ondoren lanketa espazifikoa abiatu dute. Eta Azaroaren 25ean Izaroren Libre kantaren koreografia egingo dute harmaietan.

DBHn: tutoretza saioak erabiliko ditugu gai honekin lotutako lanketa ezberdinak egiteko.

  • DBH 3 eta 4: Pepa y Pepe. La escalera cíclica de la violencia de género en la adolescencia bideoa ikusi eta horren linguruko lanketa.
  • DBH 2: urte osoko ikastaroa egiten ari dira indakeria matxistaren inguruan Urtxintxa eskolakoen eskutik.
  • DBH 1: Eta hala ez bazan? bideo ikusi eta horren inguruko lanketa. Haurren ipuin klasikoetan ageri den matxismoa detektatu eta alternatiba bat eskeintzea.
  • Lanketa hauetaz gain, DBH 4.mailako ikusentzunezko ikasleek, talde feministako kideekin elkarlanean, Beldur Barik lehiaketan parte hartu dute.