Seaska egutegia: eskaera epea zabalik

Kaixo, familia hori:

Urtero legez, SEASKA ikastolen federazioak bere egutegiak argitaratuko ditu, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko ikastolak laguntzeko. 2026ko egutegiaren orriak Ziburuko «Kaskarotenea» eta «Piarres Larzabal» ikastoletako ikasleen marrazkiekin apainduak izanen dira.

Euskal Herri osoan saltzen dituzten egutegiekin, Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ekonomikoaren gora-beherei aurre egiten ahal die. 

EGIN EZAZU HEMEN ZURE EGUTEGI ESKARIA

Eskaerak egiteko azken eguna urriaren 31 da.