Lan eskaintza – PT Irakaslea

2025-2026 ikasturtea
Kurutziaga Ikastolak, 2025-2026 ikasturterako lan egitura berritua martxan jarriko duela eta, barneko lan eskaintza publikoa egiten du ikastolako hezkuntza komunitateari zuzenduta.

👥 PT IRAKASLEA

Lanpostuaren deskribapena:
-PT lanak egiteko etapa ezberdinetan. Lanaldi partzialeko kontratuak izango da hasiera baten (%33), ikasturtean zehar osotzeko aukerarekin.
-Lan Hitzarmenaren baitako lan baldintzak.
-Talde-lanean aritzeko aukera eta ikastolako proiektu pedagogikoarekiko konpromisoa.

Eskakizunak:

-Magisteritza/Gradu. PT aipamena nahitaezkoa izango da.
-Euskara C1 maila (nahitaezkoa).
-Bestelako titulazio gehigarria (Psikopedagogian lizentziatura) baloratuko da.
-Ikastola proiektuaren ezagutza eta lan-eskarmentua baloratuko da.

📌 NOLA AURKEZTU IZANGAITASUNA?

Interesa duzun kasuan, bidali zure curriculum vitaea eta motibazio gutuna honako helbidera:
📧 laneskaintza@kurutziagaikastola.eus
📅 Epea: 2025eko irailaren 10a

Oharrak:

– Hautaketa-prozesua bitariko batzorde baten bidez egingo da.
– Aukeratutako profilak egungo lan testuinguruan eta lan hitzarmenaren baitan egokituko dira.
– Ikastolak berdintasun irizpideak bermatzen ditu hautaketa prozesuetan.