2025-2026 ikasturtea: 2 urtekoen bilera deia

Kaixo guraso hori:
Asteartean bidali genizuen posta elektroniko bidez datorren ikasturteko 2 urteko gelarako bilera deia:

Gutun honen bidez, agur beroa egin nahi dizuegu eta ongi etorria, batez ere, Ikastolara lehenengoz hurbiltzen zareten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 24an, asteartea, egingo dugun batzar informatibora.Batzar honetara ume barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua eta lekua: 17:00etan  5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatzeak
  • Ekarri beharrekoak
  • Iraileko egutegia
  • Bakarkako elkarrizketak
  • Etxekotze epearen antolaketa
  • “Ateak zabalik”
  • Iradokizunak

(Dokumentuak emailez jaso dituzue)

Datorren ikasturtea antolatu ahal izateko, ostiralerako, ekainak 20, hurrengo galdetegia betetzeko eskatzen dizuegu:

GALDETEGIA


Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK