Kaixo, guraso hori:
Asteazkenean bidali genizuen posta elektroniko bidez datorren ikasturteko 3 urteko gelarako bilera deia:
Gutun honen bidez, ongietorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 23an, astelehena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea gomendatzen dizuegu.
– Ordua: 17:00etan
Gai ordena:
- Tutoreen aurkezpena
- Taldekatze berriak
- Ekarri beharrekoak
- Egokitzapen epearen antolaketa
(Dokumentuak emailez jaso dituzue)
– Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.
– Mesedez, zerbitzu orria beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.
Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK