Kaixo, familia:
Datorren ekainaren 13an, ostiralean, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dugu ikastolan.
Hasteko, ikasleek prestatutako ikuskizunekin gozatu ahal izango dugu 17:30ean harmailetan. Aurtengoan, zirkuaren magiak eta alaitasunak koloreztatuko dute gure ikastola.
17:00etan ikasleek geletan egon beharko dute ikuskizunerako beharrezkoak dituzten jantziekin.
17:30ean ikuskizunari hasiera emango diogu.
Ikasleek (HH-LH) beraien mailakide eta irakasleekin ikusiko dute ikuskizuna, eta hau amaitzean, familiek jaso ahal izango dituzte ondoko lekuetan, beti ere, tutorea jakinaren gainean dagoela ziurtatuz:
HH: harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.
LH 1, 2, 3 eta 4: harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.
Oharra: ikasleren batek ikuskizuna amaitu orduko joan beharko balu, mesedez, aldez aurretik jakinaren gainean jarri tutorea (ohar edo email bidez).