Aurtengo martxoaren 8a ere, ikastolan bide luze baten jarraipena izango da. Aspaldi hasi ginen geletan dinamika eta jarduera espezifikoak egiten eta eguna aldarriz betetzen.
Munduko bidegabekeriak ezabatu eta aukera berdintasuna lortzea helburu duen lanketan sinesten dugu. Horregaitik aurtengo martxoaren 8an ere, egunero egiten ditugun zaintza-lanak ikusarazi nahi ditugu. Etengabe zaintzen ditugu gure haurrak, familiak, lankideak, lagunak, inguruan ditugunak. Ikusezinak direla ematen badu ere, behar beharrezkoak dira pertsonen ongizaterako eta bizitzarako.
Bide honetan, LHn genero-rolak eta genero-estereotipoak landu eta ondoren etxeko zaintza-lanak ikusaraziko ditugu. Horretarako LHko ikasleek astebetez etxeko lanak egiten arituko dira etxeetan eta bertan izandako bizipenen inguruan arituko gara geletan, kontzientzia pertsonal zein kolektiboa lantzeko asmoarekin.
HHn ere ipuinen bidez aukera berdintasuna lantzen ibiliko dira geletan eta martxoaren 7an, goizean, LILA KROSA antolatuko dute.
DBHn talde feministak bi ekintza nagusi egingo ditu:
- 1. eta 2.mailakoekin jolas ginkana.
- 3. eta 4.mailakoekin tutoretza saioetan lantzeko dinamika eta hausnarketa ezberdinak.
Eta horrez gain, martxoaren 9an udalak antolatutako LILA KROSEAN parte hartuko dute.
Martxoaren 7an, barikua, denok MOREZ JANTZITA etortzera animatzen zaituztegu!