Kurutziaga ikastolak mugikorren inguruko araudia landu du Artezkaritzarekin eta klaustroarekin elkarlanean. Dokumentua GUK16 taldeko kideekin ere partekatu da. Jakingo duzuen moduan, Eusko Jaurlaritzaren aginduz ikastetxe bakoitzak abenduaren 31rako dispositibo mugikorren inguruko araudia onartuta izan behar du. Kurutziagak hainbat urtean gai honen inguruko araudi bat izan duen arren, aukera hau hausnarketa sakonago bat egiteko baliatu du. Dokumentu hau ikastolako barne araudian gehitu dugu. Hementxe duzue dokumentua jakinaren gainean egon zaitezten.