Alpino Tabira, familia eta gaztetxoentzat ibilaldiak antolatzen

Alpino Tabira mendi klubeko guraso talde bat, familientzako eta 12-17 urte bitarteko gazteentzako ekintzak antolatzen dabiltza, naturaz gozatu eta ondo pasatzeko asmoz. Alpino tabiratik jakitera eman dutenez, talde bi dituzte: familientzako txangoak eta gazteentzako txangoak.

Familientzako txangoak 5-6 urtetik aurrerako umeentzat dira (ume txikiagoak ere joan daitezke, beti ere norberaren gaitasunen arabera). Ekintza hauek 11 urtetik beherakoentzat pentsatutako ekintzak dira eta gurasoek lagunduta joan behar dute.

Gazteentzako txangoak 12-17 urte bitarteko gazteentzat pentsatutako ekintzak dira. Hauetan beharrezkoa izango da gurasoen baimena sinatuta aurkeztea.

Bestalde, mendi klubetik gogorarazi dute bertako bazkide izatea ez dela derrigorrezkoa.

Datozen ekintzen berri oraindik eman ez duten arren, apurka-apurka informazio gehiago www.alpina-tabira.org-en zabalduko dutela jakinarazi dute.