LH 1 eta 2. maila: ikasleen posta elektronikoa

Kaixo, familia hori:

Ikasturte hasierako bileretan azalduko zaizuen bezala, zuen seme/alabek ingeleseko abestiak eskuragarri izango dituzte beraien google kontuko Drive-n.

Familiei posta elektronikoan sartzea errazteko asmoz, e-posta denen pasahitzak lehengoratu ditugu. Hurrengo prozesua jarraitu beharko duzue:

  • www.gmail.com helbidean sartu:
  • Helbide elektronikoa sartu: ikaslearen izena eta abizena sartu (adibideaizenaabizena@kurutziagaikastola.net
  • Aa123456 klabea sartu. Behin barruan sartuta klabea aldatu eta ondo gorde.

Behin Driven sartuta “Nirekin partekatutakoak” atalean aurkituko dituzue abestiak.

Drivera telefono mugikorretik sartzen bazarete, ziurtatu ikaslearen kontua daukazuela aktibatuta.