2024-2025 ikasturtea: 3 urteko bilera deia

Kaixo, guraso hori:

Gutun honen bidez, ongietorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 26an, asteazkena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea gomendatzen dizuegu.

–   Ordua: 17:00etan

Gai ordena:

  • Tutoreen aurkezpena
  • Taldekatze berriak
  • Ekarri beharrekoak (behean daukazue informazio orria)
  • Egokitzapen epearen antolaketa (behean daukazue informazio orria)

Lekua: 5 urtekoen plazan, sarrera frontoitik.

– Mesedez, zerbitzu orria (behean daukazue) beteta ekarri bilera egunean eta tutoreari eman.

Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.

 

IRAKASLEAK