LH 6: Guk16, bilera deia

Kaixo, familia:
Kurtso hasieran izan genuen batzarrean komentatu genuenez, pantailen erabilera ezegokia eta honen ondoriei buruzko ardura eta informazioa izugarri areagotu da.
Umearo eta nerabezarorarteko egiten den erabileraren erregulazioaren eskakizunak ere oiartzuna duela dirudi, lege proposamenak martxan jarriz.
Bestalde, gure erreferente den ikastolako GUK16 taldeak iharduera sakon eta zabal bat ere antolatu du.
Kurtso honi amaiera emonez, aurreko deialdietan bezala, gure esperientzia, iritziak eta datorren kurtsorako proposamenak partekatzeko asmoz, datorren ekainaren 11n (asteartea) 18.00etatik 19.00etara ikastolako batzargelan elkarikustea proposatzen dizuegu.
Ongi etorriak danok