Ekainak 14: Ikasturte bukaerako jaialdia prestatzen gabiltza

Ikasturte bukaerara heltzen ari garela nabaritzen da ikastolan. Urtero legez, jaialdia antolatzen hasi gara, beraz ekainaren 14ko hitzordua gorde zuen agendetan. Aurtengo gaia euskal jaiak eta kantak izango dira. Euskaldunontzat ikur diren hainbat kultura adierazpenetatik ekingo diogu gaiari. Orain arte ideiak lantzen eta zehazten aritu dira irakasleak eta laster baten hasiko dira entseguekin. DBH4ko Arte Eszenikoetako ikasleak aurkezpenerako gidoia prestatzen dabiltza. Desiratzen gaude emaitza ikusteko.

Bestalde, gogoratu jaialdian batzen den dirua DBH4ko ikasleen ikasbidaiara bideratuko dela. Ikasleak eta gurasoak hasi dira dena prestatzen jaialdian jan-edanik falta ez dadin. DJ batek musikagaz iluntzea girotuko du.