Palestinaren aldeko mobilizazioa

Hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko mobilizazioak antolatu ditu aste honetarako. Kurutziaga ikastolak deialdi horrekin bat eginez, elkarretaratzera deitu du biharko (maiatzak  16), 16:30ean, Ikastola aurrean. Hartara, ’Palestinako umeak gureak ere badira’ ekimenarekin bat egingo dugu. Kurutziagako hezkuntza komunitatea mobilizazioan parte hartzera deitzen dugu.