2015ean jaiotako ikasleak: kirol aukeraketa 2024-2025 ikasturterako

Kaixo, familia:

2015.urtean jaiotako ikasleak 2024-2025 ikasturtean Eskola kirolaren barruan kirola aukeratu eta praktikatzen hasteko aukera dute. Horretarako, hemen aurkezten dizuegu Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintza:

TALDE KIROLAK:

Eskubaloia:

  • 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak, 18’00-19’00.
  • Durangoko Ibaizabal Eskubaloi Klubeko entrenatzaileak izango dira gurekin.

Futbola:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astearte eta ostegunak 17’00-18’15 Ikastolan.
  • LH5 eta LH6. mailetan Tabiran izango dira entrenamendu saioak.

Saskibaloia:

  • Gutxienez 8 neska/mutiko behar dira talde bat osatzeko (10-12 zenbaki egokiena taldeko).
  • Entrenamenduak astelehen, asteazken eta ostiralak. 17’00-18’00.
  • Lehenengo fasea 3×3 jokatuko dute eta hurrengoak 5×5.

BANAKAKO KIROLAK:

Xakea:. Astelehenetan 17’00-18’00.

Atletismoa (asteko bost egunetan aurkeran, 17:00-18:00). Izena-ematea Durango Atletismo Klubean egingo da zuzenean.

Pilota (ordutegia egokituko da talde kirolekin bateragarri egiteko). Izen-ematea Durango Pilota Klubean egingo da zuzenean.

Batzar informatiboa: martxoak 12, 18’00tan, Ikastolako batzar gelan.

Edozein zalantza argitzeko idatzi uzamalloa@kurutziagaikastola.eus helbidera.

MATRIKULA 

Epea: martxoaren 7tik 18ra KIROL AUKERAKETA GALDETEGIA 2024-2025