Kaixo, familia:
Datorren asteartean, urriaren 10ean, DBH2kook, Mirandaola burdinola (Legazpia) bisitatzera joango gara, teknologia arlotik. Burdinolaz gain Chillidaren lantokia eta aspaldiko eskolako gela bat ere bisitatuko ditugu.
Egun osoko irteera izango da, 8:45ean irten eta 16:30erako bueltan izango gara. Hori dela eta, bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du eta jantokiko piknika hala eskatu dutenek.
Txangoaren kostua 13€-koa izango da eta kuotatik pasatuko zaizue datorren hilabetean.
Jaso agur bero bat.
Teknologiako irakasleak