Kaixo familia,
Ekainaren 21ean, Gorputz Hezkuntza arlotik, Laidara joango gara piragua saio bat egitera. Ekintza honetara eraman beharrekoa:
- Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
- Bainu jantzia
- Toalla
- Eguzki-krema
- Txankleta eta uretan ibiltzeko oinetakoak (piraguarako ezinbestekoak)
- Hamaiketakoa
- Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, ikasleek musuko bana eraman beharko dute.
Bazkaltzera, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek gelditzeko asmorik ez badute, bete jantokiko gora-beheren galdetegia, mesedez.
– Irteera: 8:00an Ikastolan
– Itzulera: 14:45etan Ikastolara
Irteera honen kostua 22 € koa da, hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak