Kaixo familia,
Ekainaren 17an, Gorputz Hezkuntza arlotik, Lekeitiora joango gara arraun saio bat egitera.
Eraman beharrekoa:
- Gorputz Hezkuntzarako erabiltzen dituzten arropak
- Bainu jantzia
- Toalla
- Eguzki-krema
- Txankletak (hondartzarako beharrezkoak)
- HamaiketakoaBazkaltzeko ordurako, ikastolara etorriko gara. Jantokian gelditzen diren ikasleek, egun berezia denez (jaialdi eguna), ikastolan bazkaltzeko asmoa badute, web orriko galdetegia bete beharko dute (jantokiko gora-beheren galdetegia).
Autobusean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa denez, ikasleek musuko bana eraman beharko dute.
– Irteera: 8:00 Ikastolan
– Itzulera: 14:45ean IkastolaraIrteera honen kostua 15€ da eta hurrengo erreziboan kobratuko zaizue.
Gorputz Hezkuntzako irakasleak