27 iraila, 2021

Kirol jarduerak

IZEN-EMATEAK:

PILOTA

 

XAKEA

 

MULTIKIROLA

 

TALDE KIROLA

 

 

->KLIKATU HEMEN PARTIDUEN INFORMAZIOA IKUSTEKO<-

Kirol proiektua

Ikastolan hainbat kirol praktikatzeko aukera eskaintzen dugu, eta haurrek kirol jardunagaz harreman estua izan dezaten uztartu gura dugu. Horretarako, 4-16 urte bitartean eskaintzen dugu kirola egiteko aukera. Esku pilota, saskibaloia, xakea, futbola eta eskubaloia dira eskaintzen ditugun kirolak. Alabaina, Durango Rugby Taldeagaz edo Durangesa Txirrindulari taldeagaz ere elkarlanean dihardugu.

Horrez gain, multikirolak tailerra daukagu eskuragarri LH1-2-3ko ikasleentzat, eta hortik aurrerako gazteek lehiaketetan hasteko aukera izango dute, taldeak osatuz.

Izen-ematea eta ekipaiak

Umeak kiroletan apuntatzeko, kurtso amaieretan zabaltzen da aukera, Alexia bidez. Ikasturtean zehar kirolean izena ematea nahi baduzue, Unai Zamalloa Kirol arduradunari bidali beharko diozue mezu elektronikoa (uzamalloa@kurutziagaikastola.eus). Ekipaien eskaria egiteko epea irailaren 29an bukatu zen. Gabon aurretik berriz zabalduko da.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUNA

  • XEDEA: Kurutziaga Ikastolak kirol-eskaintza zabala sustatzen, errazten eta antolatzen die gure ikasleei, helburu hauek lortzeko:
    • Kirol-ohitura osasungarria sortzea.
    • Kirol mota desberdinak praktikatzeko aukerak asetzea.
    • Hezkuntza-garapena osatzea.
  • IKUSPEGIA: Erreferente izan nahi du arlo hauetan:
    • Eskainitako kirol-eskaintzaren kalitatean.
    • Parte hartzen duten ikasle guztientzako banakako arretan.
    • Kirolaren praktika hezkuntzarako eta balioen transmisiorako bitarteko gisa erabiltzen (bereziki genero-berdintasuna errespetatzea zaintzen dugu).

Eskola-kirolaren kudeaketan Euskalitek emaniko ziurtagiria dugu: 3K programa.