Kaixo, gurasoak:
Datorren ostiralean, ekainaren 4an, Mendatara joango gara egun pasa.
- Irteera: 09:30etan
 - Itzulera: 16:15etan
 
Irteeraren prezioa: 3€ (ekaineko kuotan gehituko zaizue)
Eraman beharrekoa:
- Hamarretakoa
 - Bazkaria
 - Ura
 - Eguzkitako krema emanda
 - Txapela
 - Motxila
 
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik piknik-a jasotzeko aukera dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta piknik-a.
Aukera hau baliatu nahi duzuen edo ez jakiteko, irakasleek paperean helaraziko dizue oharra eta hau beteta ekarri beharko duzue astelehenerako beranduenez.
Besterik gabe, jaso agur bat
IRAKASLEAK





