LH6: Chromebooken banaketa

Kaixo familia,

Datozen egunotan ikasleen artean Chromebookak banatzen hasiko gara. Dakizuenez, LH6 mailatik aurrera, ikasleek beraien gailu propioa izango dute, hau da, gailua jabetzan hartuko dute.

Gailua, bost urtetan ordainduko da, hileko 8,29€ko kuotarekin.

Gailuak 5 urteko bermea izango du. Estaldura hauen baldintzak kontratuan daude jasota.

Kontratuan, gailuaren erabilera egokiaren inguruko baldintzak zehazten dira.

Ikasleek, beraien gailua jasotzeko momentuan, erabilera egokiaren kontratua sinatuta aurkeztu beharko dute.

Dokumentu hau zuen seme alabei banatu zaie gaur. Bi kontratu daude, biak sinatu, eta kontratu biak ekarri ikastolara.

Adeitasunez,

Zuzendaritza Taldea