HH: 19/20 ikasturteko katalogorako argazkia
Kaixo familia:
Ikasturte honetan zehar gure ikastolak, iaz bezala, zuen seme-alaben eta gure ikastetxea osatzen duten profesionalen argazkiekin katalogoa argitaratuko du.
Katalogorako argazkiak Haur Hezkuntzan urriaren 8an (asteartea) egingo ditugu.
Lehen zikloan (0-3): txandak, gutxi gora behera, hauek izango dira:
9:30 HH 0 urte
9:45 HH urte 1
10:00 HH 2 urte
Bigarren zikloan (3-6): 9:30etatik 10:00etara bitartean. 9:30etarako gelan egotea eskatzen dizuegu mesedez.
Jakin ezazue txanda hauek errespetatzeko ahalegin guztiak egingo ditugula baina bete betean asmatzea zaila izango dela. Argazkiak egun honetan bakarrik aterako ditugu.
Aldez aurretik zuen laguntza eskertuz, laster arte.
Irakasleak