Durangaldera irteera
Familia hori:
Txanela proiektuko lehenengo gaian gure eskualdea lantzen ari gara; horren harira, Durangaldea hobeto ezagutzeko irteera bat egingo dugu.
EGUNA: urriaren 11a
IRTEERA ORDUA: goizeko 09:00etan
BUELTA: 16:30
ERAMAN BEHARREKOA:
- Ibiltzeko arropa eta oinetako erosoak
- Hamarretakoa eta bazkaria egiteko janaria eta edaria
Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako tutoreak