Irantzu Agirre: “Aisialdia udan-eko eskaintza mantendu egingo dugu neurri gehigarriak hartuta”

Irantzu Agirre idazkaria izan ohi da daneriko izen-emateetaz arduratzen dena ikastolan. Gaurkoan “Aisialdia udan” programako argibide eske hurbildu gara ikastolako Idazkaritzara.

Azkenean ikastolak mantendu egingo du “Aisialdia udan” udalekuen eskaintza, ezta?

Bai. Deseskalatze faseen baldintzak ezagutzeko zain egon gara eta azken berriak ezagututa mantentzea erabaiki dugu. Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 24a bitartekoa izango da eskaintza. Badakigu beste udaleku batzuk ekainaren 22an hasiko direla. Ikastolan, ordea, astebete atzeratzea erabaki dugu ekainaren amaierara arte irakasleak hemendik ibiliko direlako eta segurtasun neurriak ahalik eta zorrotzen mantendu gura ditugulako.

Zelan antolatuko dira taldeak?

Taldeak 10 lagunekoak izango dira, monitorea barne. Espazioari eta distantziei dagozkien neurriak betetzeko mugatu egin dugu talde kopurua eta, ondorioz, baita plaza kopurua ere. Taldeak osatzerako orduan izen-emate ordena errespetatuko da, beti ere hasieran izena-eman zutenak lehentasuna izango dutelarik.

Zein izango da funtzionamendua?

“Talde burbuilak” izango dira: talde barruko kontaktua bai, baina beste taldeekin elkarrekintzarik ez. Hori diote osasun arloko aholkuek eta halaxe beteko ditugu. Ekintzak barruan ere egingo diren arren, nagusiki kanpo-espazioan egiteko jarduerak izango dira.

Kontuan hartu beharreko bestelako neurririk?

Aisialdi mota bakoitzak bere espazio bereiztua izango du eta sarrera-irteera gune propioak. Dena den, xehetasunak zuzeneko eposta bidez jakinaraziko diezkiegu izena ematen duten  familiei.

Eta zerbitzuak?

Bistako arrazoiengatik ez da jantoki zerbitzurik izango. Tartea luzea denez, ikasleek hamaiketakoa etxetik ekarri beharko dute.

IZEN EMATEA 

Segurtasun kontuengatik talde eta plaza kopuruak mugatuak direnez, izen-emate ordena errespetatuko da, beti ere hasieran izena eman zutenek lehentasuna izango dutelarik.

Hala ere, baldintzak aldatu direnez, interesa daukaten guztiek eman beharko dute izena ekainaren 15erako jarraian dituzuen galdetegiak betez.

UDALEKU IREKIAK (HH3-LH2)

ENJOY ENGLISH (HH4-LH5)

UDAN KIROLA (LH3-LH6)

 

Ekainaren 17an mezu elektroniko bidez jakinaraziko dizuegu plaza lortu duzuen eta matrikula gauzatzeko bete beharreko fitxa eta ordainketa egiteko jarraibideak bidaliko dizkizuegu. Matrikula ekainaren 19rako gauzatu beharko da.

Prezioak eta ordutegiak: