Ikastolako GUK16 taldeak Altxa Buruaren parte

Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeek osatzen dute Altxa Burua. Dagoeneko Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 6000 familia biltzen dituen herri ekimena da. Asmoa indarrak batzea eta saretzea da, ondorengo helburuekin: gure seme-alabei interneterako sarrera  duten gailuak emateko momentua atzeratzea, eskolak mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea, eta helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea. Helburu horiekin Kurutziaga Ikastolako gurasoak antolatuta gaude jada GUK16 izenarekin, eta hemendik aurrera Altxa Burua Guk 16 izena hartu dugu.

Abian da Altxa Burua kanpaina

Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeek osatzen duten Altxa Burua mugimenduak kanpaina bat abian jarri du smartphonen erabilera arautuko duen lege bat lortzeko eta gizartea kontzientziatzen laguntzeko.

Hiru dira kanpainaren ekintzak:

  1. Hezkuntza sailera idatzia bidali legez smartphoneak eskoletan debekatzeko.
  2. Osasun Sailari idatzia gizarte  kontzientziazio kanpaina bat eskatuz.
  3. Sinadura bilketa aurreko bi eskakizunak babesteko.

Batu ditzagun indarrak eta parte-hartu kanpainan, gure ahotsa eta eskaera ahalik eta gehien entzun dadin!